Kaleko txakurren hilketa Mundialerako

Kaleko txakurren hilketa Mundialerako Diputatu errusiar batek salatu duenez, ehunka txakur hil dituzte kaleak "garbitzeko". https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kaleko-txakurren-hilketa-mundialerako/@@download/image/dogtrust-app-cuidado-perros-callejeros-640x354.jpg
2018/06/18
berria
Diputatu errusiar batek salatu duenez, ehunka txakur hil dituzte kaleak "garbitzeko".
Kaleko txakurren hilketa Mundialerako

Mundialarekin gozatzen zabiltza? Orduan, honakoa jakin beharko zenuke; Errusian, kaleko txakurrak masiboki hil dituzte urtarriletik ona, antza denez, futbolaren festa handirako kaleak garbi uzteko helburuarekin. Vladimir Burmatov diputatuak salatu duenez, tiroketa masiboak eta beharrik gabeko eutanasiak egin dituzte hilabeteotan.

 

Baina, zergati ote daude Errusian horrenbeste txakur kalean? Dirudienez, bertako gobernuak ez du begi onez ikusten animaliak antzutzea. Ondorioz, Mundiala jokatuko den 11 hiri errusiarretan 2 milioi txakur bizi ziren kalean. Horietako asko, dagoeneko ez daude. Zer iruditzen zaizue?