Kaleko Magia Bilbon

Kaleko Magia Bilbon https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kaleko-magia-bilbon/@@download/image/20115246304magia1.jpg
2012/12/13
berria
Kaleko Magia Bilbon
Pailazoak arriskutsuagoak dira magoak baino. Pailazo txar batek tristura eragingo dizu normalean eta mago txar batek grazia. Ez dago aitzakiarik bada kalean bere ikuskizuna egiten ari den mago baten aurrean geldialditxoa ez egiteko. 

Kaleko Magia Topaketa hauen antolatzaileen arabera, maiatzaren 26tik 29ra Bilboko kaleetan arituko diren mago guztiak onak izango dira gainera: Dani D"Ortiz, Txumagu, Brando, Circus, Miguelillo, Magu Sun, Kayto eta Silvana.
Azken hau, esaterako, argentinatik dator, eta Blackpool-en (Ingalaterra) ospaturiko FIMS Kongresu Europarrean emanaldi originalenaren saria irabazi berria da. Kayto madrildarra egun umentzako mago entzutetsuena ei da estatu mailan. Edo D"Ortiz "hurbileko magia" deritzon espezialitatean kritika onentsuenak jaso dituenetariko bat. Txumagu gasteiztarra eta Magu Sun bilbotarra ere azpimarratu beharkoak dira, eurak baitira Bilboko Udalak antolaturiko Topaketa hauetara gonbidaturiko mago euskaldun bakarrak.
Urtero legez kalean eta doan izago dira emanaldiak. Orain arte Txurdinagan eskaintzen ziren, Garai Lorategiak, Arbidea eta Ilargi erdia plazetan, baina joan den urteko arrakasta ikusita, 2000 ikusle baino gehiago bildu ziren emanaldietara, aurten Otxarkoagara ere zabaldu dira, Ugarte plazara ain zuzen ere.
Bestalde, urtero legez baita, emanaldiekin batera magia tailerrak eskainiko dira. Bat hasi berrientzako eta bestea hobekuntzakoa.


Egitaraua


Osteguna, maiatzak 26. 19:30etan. Otxarkoagako Udaltegian Inaugurazio ekitaldia Dani D"Ortiz-ek eskutik.
Ostirala, maiatzak 27. 19:30etan.
- Garaiko Lorategiak plazan Silvana.
- Ugarte plazan Brando.
- Ilargi Erdiaren plazan Txumagu.

Larunbata, maiatzak 28
13:00etan
- Garaiko Lorategiak plaza Mago Sun
- Plaza Ugarte plaza Miguelillo
- Ilargi Erdiaren plaza Circus

18:30etan
- Arbidea plaza Kayto

19:30etan
- Garaiko Lorategiak plaza Miguelillo
- Ilargi Erdiaren plaza Kayto
- Ugarte plaza Silvana

Igandea, maiatzak 29

13:00etan
- Garaiko Lorategiak plaza Circus
- Ugarte plaza Txagumagu
- Ilargi Erdiaren plaza Miguelillo