Kaleko jacuzzia etxera

Kaleko jacuzzia etxera https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kaleko-jacuzzia-etxera/@@download/image/images.jpg
2012/12/13
berria
Kaleko jacuzzia etxera
Mexico DF hiriko poliziak seko harrituta geratu ziren, gaueko ordu txikietan, jaccuzi bat arrastaka zeraman gizon bat ikusi zutenean. Aaron Sosak jacuzzia kalean aurkitu zuela esan zien poliziei, baina haiek ez zuten istorioa sinetsi, eta komisaldegira eraman zuten. Azkenean, gizona aske utzi behar izan zuten, egia esaten ari zelako. Dirudienez, bainurako altzariak saltzen dituen Mexiko DFko denda batek kalea erakustoki gisa erabiltzen du, eta egun hartan, langileek jacuzzia ahaztuta utzi zuten bertan. Kalean topatutako jaccuzia etxera eramaten ari zen Aaron, besterik ez!