Kaleko heroiak

Kaleko heroiak https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/11/16
albiste-laburra
Kaleko heroiak
(500) Days of Summer komedia erromantikoarekin debut arrakastatsua egin ostean, Spider-Man superheroi araknidoaren azken bi filmak zuzendu zituen Marc Webbek, eta badirudi superbotereetaz nazkatuta amaitu duela. Hala, esku artean duen Gifted filmean, arreba hil ostean honen alabaren kargu egingo den gizonaren istorioa kontatuko du. Kuriosoa da neskatoaren zaintzari aurre egin behar dion protagonista gorpuzteko Chris Evans ‘Amerika Kapitaina’ hautatu izana!