Kaleko artista gazteak

Graffitizaleok, hemen da Euskal Herriko III. Graffiti Lehiaketa! Gazteon sormena sustatzeko helburuarekin antolatu dute topaketa erakargarri hau. Euskal graffitilariak irailaren 16an bilduko dira Tolosan.
Gure kaleetako paretetan, gero eta graffiti gehiago ikusten da. Euskal artista gazteek, euren artea erakusteko aukera dute orain Euskal Herriko graffiti lehiaketan. Euskara Elkarteen Topaguneak, Tolosa 750. urteurrena fundazioak, eta Galtzaundi Euskara Elkarteak, Euskal Herriko III. Graffiti Lehiaketa antolatu dute.
15 urtetik gorako gazteek parte har dezakete lehiaketan. Teknika eta gaia libreak izango dira, baina badaude baldintza batzuk. Graffitiak testua izango badu, euskaraz idatzi beharko da. Gazteek, bakarka nahiz taldeka aurkeztu ditzakete euren lanak, baina gehienez ere, lau laguneko taldeak onartuko dituzte antolatzaileek.
Zirriborroak
Izena emateko orduan, graffitiaren zirriborro bat aurkeztu beharko du graffitilari bakoitzak. Zirriborro hori, abuztuaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dute Topaguneak Abadiñon duen egoitzan. Iristen diren zirriborro guztietatik hamar aukeratuko dituzte, lehiaketan egingo dituzten hamar artelanak, hain zuzen.
Sariei dagokienez, 1.200 euroko hiru sari banatuko dituzte. Teknikaren erabilpen egokiari, koloreen erabilpenari eta graffitiaren originaltasunari eta freskotasunari begiratuko dio epaimahaiak. Sari potolo hauez gain, Eusko Labela duten produktuekin osatutako sari berezi bat ere emango dute.
Informazio gehiago jasotzeko, 946-215116 telefonora hots egin dezakezue, edo gazteak2@topagunea.com-era mezu bat bidali.