KALEAN

Musikaren militante asko dago Euskal Herrian. Militante horientzat, musika ez da negozioa, ideiak eta sentimenduak zabaltzeko eta gizartean iraultza bultzatzeko bitartekoa baizik. Noski, komunikabide handiek ez diete arretarik eskaintzen horrelakoei, eta ahoz aho egiten dira ezagun. Bad Sound System kolektiboko lagunek urteak daramatzate euren gustuko doinuak (reggae, rap, etab.) zabaltzen. Jamaikako sound systemak eredutzat hartuta, kalea aldarrikatzen dute. Bigarren disko honetan aurrerapauso handia eman dute, eta lagunek osatutako erritmoen gainean osatu dituzte kantak. Autogestioa eta independentziaren aldeko apustua duina.