KaldeArteren aurtengo edizioa ekainaren 8an abiatuko da

KaldeArteren aurtengo edizioa ekainaren 8an abiatuko da XVII. edizio honetan 35 konpainiak hartuko dute parte eta 71 emanaldi eskainiko dira. Gainera, Gasteizko Kaleko Arteen Nazioarteko Erakusketak agertoki berriak izango ditu aurten: Armentiako basoa, Memoriaren plaza eta Europa Jauregia. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kaldearteren-aurtengo-edizioa-ekainaren-8an-abiatuko-da/@@download/image/pantalla_kaldearte.jpg
2023/05/31

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

XVII. edizio honetan 35 konpainiak hartuko dute parte eta 71 emanaldi eskainiko dira. Gainera, Gasteizko Kaleko Arteen Nazioarteko Erakusketak agertoki berriak izango ditu aurten: Armentiako basoa, Memoriaren plaza eta Europa Jauregia.
KaldeArteren aurtengo edizioa ekainaren 8an abiatuko da

Gasteizko Kaleko Arteen Nazioarteko Erakusketa ekainaren 8an, 9an, 10ean eta 11n itzuliko da Arabako hiriburura. Bertan 35 konpainiek hartuko dute parte eta eurek, era guztietako formatuetan, sortutako 71 ikuskizun eskainiko dituzte hiritarren gozamenerako. Horietako bi gainera estreinaldiak izango dira. 

Ekimenaren 2023ko edizioak KaldeArteren nortasun-ezaugarri eta osagai guztiak izango ditu: erraz ezagutzeko moduko programazio-eskema, Europa osoan arrakasta izaten ari diren ekoizpenen, Euskal Herriko eta tokiko kaleko sorkuntzari emandako babesa, modu esklusiboan edo batez ere emakumeek osatzen dituzten konpainien protagonismo handia, euskarazko ikuskizunen presentzia handiagoa, ikuskizun eszeniko inklusiboak…

Aurtengoan, Erakusketako konpainia kopurua eta aurrekontua handitu egingo dira. Hala, ordutegi-tarte batzuetan programazioa areagotuko da eta ikuskizunak 22 espaziotara iritsiko dira. Horietako batzuk berriak izango dira, gainera: Armentiako basoa, Memoriaren plaza edo Europa Jauregia, adibidez.

Inaugurazio ofiziala ekainaren 9an, ostiralean, egingo da, 23:00etan, Artium Museoaren kanpoko fatxadan. Harrobia Dantza Bertikalak dantza bertikaleko ikuskizun boteretsua, ‘Dendu’, antzeztuko du Oreka TXen zuzeneko musikarekin. Ikuskizun bera errepikatuko dute larunbatean, hilaren 10ean, ordu berean.

Emanaldi horrek emango dio hasiera denetik izango duen programazioari. Informazio gehiago hemen.