Kalamuaren legalizazioak nerabeetan kontsumo probabilitatea murrizten du

Kalamuaren legalizazioak nerabeetan kontsumo probabilitatea murrizten du Hori ondorioztatu du JAMA Pediatrics aldizkarian agertu den ikerketa batek. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kalamuaren-legalizazioek-nerabeetan-kontsumo-probabilitatea-murrizten-du/@@download/image/Captura de pantalla 2024-04-17 a las 12.47.26.png
2024/04/22
Hori ondorioztatu du JAMA Pediatrics aldizkarian agertu den ikerketa batek.
Kalamuaren legalizazioak nerabeetan kontsumo probabilitatea murrizten du

Marihuanaren legalizazioa eztabaidatzen den herrialdeetako traba edo dudarik handiena izan ohi da: nerabeek berau errazago eskuratzeko aukera balute, gehiago kontsumituko lukete? Bada, berriki argitaratu den ikerketa bat pentsamolde hau gezurtatzera dator. Ikerketak frogatu du marihuana legeztatzeak ez duela eraginik nerabeen kontsumo tasetan. 

Ikerketan legalizazioaren eta kalamu, alkohol eta tabakoaren kontsumoen arteko harremana ebaluatu zen nerabeen artean. Hamar urtez egin zen ebaluazio hau 2011tik 2021era. 

Ikertzaileek galdetegiak pasa zizkieten 898.000 nerabeei eta behatu dutenaren arabera marihuanaren legeztatzea ez da honen kontsumoaren gorakadarekin lotzen. Gainera, kalamuaren legeztatzearekin, alkohola eta tabakoaren “beherakada moderatu” bat behatu dute. 

Datu guztiekin ondorio honetara iritsi dira: “Emaitzetan ez da kalamuaren kontsumoaren igoerarik nabaritu, ez eta alkohol edo tabakoarenik ere. Emaitzak iradokitzen dutenez, marihuana legeztatzea, eta produktu honen gaineko kontrol handiagoak, ez du nerabeek berau gehiago kontsumitzea eragingo”. 

Alabaina, gazteen osasunaren ikuspuntutik, ateratako ondorio guztiak ez dira baikorrak. Izan ere, legeztatzearen aurretik marihuana kontsumitzen zuten gazteek, behin legea indarrean sartuta gehiago kontsumitzen omen dute. Zehazki, aldaketaren ostean, kontsumitzaileen artean, %26ko kontsumo igoera behatu dute.