Kalamuaren inbasioa

Kalamuaren inbasioa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kalamuaren-inbasioa/@@download/image/39p5-2.jpg
2012/12/13
berria
Kalamuaren inbasioa
Israelgo Dimona hiriko komisaldegiko solairu bat itxi behar izan dute, bertan bildutako kalamuak poliziei arazoak sortu dizkielako. Egiptotik Israelen droga sartzen aritutako kontrabandistei atzemandako kalamua komisaldegian gordetzen hasi ziren poliziak. Nork esango zuen, baina, atzemandako drogak solairua  beteko zuenik eta poliziak "more-more eginda" utziko zituenik? Hala gertatu zen. Ondorioz, poliziaburuak gela ixtea eta kalamua bertatik ateratzea eskatu zuen.