Kalamua autoetan

Kalamua autoetan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kalamua-autoetan/@@download/image/16p5-5.jpg
2012/12/13
berria
Gauza jakina da kalamuak hainbat erabilpen dituela, osasun arloan, besteak beste. Australiako ikertzaile batzuek ibilgailuetan ere erabil daitekeela diote. Ikertzaileen esanetan, kalamu zuntza autoetako karrozeriak indartu ditzake, beira zuntzaren antzeko ezaugarriak baititu. Horrez gain, beirarekin alderatuta, abantailak ditu, askoz errazago birzikla daiteke eta.