Kakorratzekin egindako elikagaiak
Svetlana Pelyushenkok ageriko trebezia du kakorratz-lanak egiten eta era guztietako elikagaiak sortzen ditu: frutak, barazkiak eta eduki anitzeko platerak. Kakorratza, haria, orduak eta pazientzia ditu horretarako osagai nagusiak. Errusiarrak 2019an sortu zuen Instagram kontua eta bertan zintzilikatzen ditu bere lanak. 44.000 jarraitzaile baino gehiago ditu egun sare sozial ezagunean. Hasieran animalia, landare eta loreak irudikatzen zituzten lanak zintzilikatzen zituen baina elikagaienak lortu dute arrakastarik handiena eta horiek dira orain elkarbanatu ohi dituenak.

Fruten artean mandarinak, mahatsak, sagarrak, tomateak, azenarioak, luzokerrak, ananak eta beste hainbat gauzatu ditu. Platerak ere sortzen ditu, ordea, arrautza eta hirugiharra edo sandwicharekin.

Saldu egiten ditu bere sormen lanak eta, horretaz gain, bere patroiak ere salgai ditu pdf formatuan. Bere prozesuaren erakusle diren pausoz pausoko jarraibideak ageri dira dokumentuetan. Gustuko baduzu, zeu ere has zaitezke!






