Kakaren museoa Japonian

Kakaren museoa Japonian Ez da uste duzuena bezain eskatologikoa! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kakaren-museoa-japonian/@@download/image/3dd5b2a352a09cc365b9931be464b126.jpg
2019/07/16
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Ez da uste duzuena bezain eskatologikoa!
Kakaren museoa Japonian

Gorotzen inguruan gizarte bakoitzak eraiki duen kultura ezberdina da, eta Japonian, biziki maite dute izaera eskatologikoa duenari buelta eman eta kolorez zein brillantinaz jositako unibertsoa eraikitzea. Hala jaio da Unko Museum, literalki, Kakaren museoa japonieraz. 

Hasiera batean nazka eta higuina sortu beharko luke gorotzei eskainitako museo batek, baina Japonian ateak ireki dituen eraikin honetan dena da polita eta atsegina. WhatsAppeko kaka zoriontsua oinarri hartuta, pastel koloretako gorotz alaiak ikusi daitezke paretetatik zintzilik, argi txundigarriz edertutako emotikono eta erromako-zubiaren koloredun komun xarmangarriekin. 

Kakaren alderdi "garbienari" gorazarre egiteaz gain, museoak eskuragarri ditu kaka oinarri duten mota guztietako produktuak, eta horien artean elikagaiak ere aurkitzen dira, hala nola, cupcake-ak, goxokiak edota helatuak. Probatzeko prest?