Kaka gogortzailea

Lau hanketako laguntxoaren opariak jasotzeak nazka ematen badizu, hona hemen bizitza erraztuko dizun asmakizuna: kaka gogortzailea! Poop-Freeze izena du produktuak eta oso erraza da erabiltzen: mokordoari spray pittin bat bota, eta berehala hoztu eta gogortu egingo da. Hartara, errazagoa da biltzea. Horrez gainera, kaka usaina ere kentzen omen du. Asmakizun garrantzitsu eta iraultzaile hau www.poop-freeze.com webgunean eskura daiteke.