Kafezaleak

2,4 kafe hartzen ditu egunean, batez beste, holandar bakoitzak. Munduko kafe kontsumitzaile nagusiak haiek dira, askok estatubatuarren aldeko apustua egingo genukeen arren. Kafe zaleen rankinean bigarrenak finlandiarrak dira (1,8 kafe egunean), suediarrak ondoren (1,3 kafe) eta danimarkarrak laugarren postuan kokatzen dira (1,2 kafe). Frantzia eta Espainia 22 eta 28. postuetan daude, hurrenez hurren.