Kafetegiko fauna

Zer izango ote litzateke unibertsitatea kafetegi barik? Hutsaren hurrengoa, jakina. Non hartu, bestela, ikaslearen bizimodu gogorrerako derrigorrezkoak diren proteinak, karbohidratoak eta kafeina? Non gauzatu apunte trafikoa? GAZTETXULOk gizartearentzat hain garrantzitsuak diren tenplu hauetara jo du, bertako ekosistema bitxiaren azterketa ganoragabe samarra egiteko.
Badira unibertsitate ikasketak bertako kafetegian egin dituztela harro aldarrikatzen dutenak. Gehienek, noski, ez dute egun osoa bertan pasatu, baina egia esan, eskatu aurretik eginda zegoen kafeaz edota sukaldari izerditsu batek prestaturiko otartekoez gozatu ez duen ikaslerik ia ez dago. "Ikasgai" horri ordu gehiago ala gutxiago eskaintzen zaizkio, norberaren izaeraren arabera; kafetegian ageri-agerian geratzen den izaera, bidenabar.
Mugimendua goizean goizetik hasten da. Irakasleak, langileak, ikasleak Txintxo-txintxo eguneroko zereginetara doazenek kafea hartzen dute azkar, ez baita berandu iritsi behar. Ordu horretan, denok gara parekoak: berba egiteko gogo gutxi -guztien gorrotoa bereganatzen duen kasu bakanen bat izan ezik-, eta lo aurpegiak. Apurka-apurka, ordea, kafetegia hustuz doa, eta hura gotorlekutzat dutenak baino ez dira bertan geratzen.
Hantxe ikus ditzakegu, adibidez, kalamuzaleak. Hainbat metro koadroko bazterra egokitua dute euren egitekoetarako: haxixa edo "maria" lortu, prestatu, erre Zakurren txiza bezala, txirri erre usaina da haien lurraldeko muga. Unibertsitate kafetegi bateko zerbitzariek esan digutenez, goiztiarrak dira kalamuzaleak; 11.00etarako bertan izango dituzu, egun osoa lasai-lasai eta ke artean igarotzeko prest.
Kartetan
Oso errotuta dagoen beste talde bat karta jokalariena da. Galdeiezu zein den bromoaren zenbaki atomikoa edo zein urtetan sortu zen Europako Batasuna, eta estralurtar bati bezala begiratuko dizute. Baina musean, tutean edo bestelako joko arraro samarretan ikasi gura baduzu, adi-adi so egiezu, maisuak dira eta. Hori bai, apuntez gainezkako karpetak izaten dituzte inguruan, normalean lurrean botata, euren kontzientziari kafetegira ikastera joan direla esan diote eta.
Espezie arraro bat ikusteko aukera ere izaten da kafetegian: benetan ikastera joandakoak. Hauek desagertzeko zorian omen daude, eta beraz, babestu egin behar dira. Horregatik, beren mahaiak izaten dituzte, eurentzat eta ez beste inorentzat. Gai izaten dira alboko mahaian ozen baino ozenago "Operación Triunfoko" ("Garaipen Ebakuntza", euskaraz?) azken berrikuntzez hizketan ari direnen solas ultra-zakarrak ez entzuteko. Edo, bestela, urrunagotik datorren usain ezagun horri jaramonik egin gabe, irakasleak idatzitako txapa ikaragarri astunean murgiltzeko. Txalotzekoa. Benetan.
Ikastera?
Aurrekoengandik ez oso urrun, elkarrekin ikastera joandako ikasle taldetxoak daude. Bi motatakoak izan daitezke. Batetik, talde handiak, apunteak trukatu eta azterketa elkarrekin prestatu nahi dutenak. Hori diote, behintzat. Azkenean, 43 kafesne eta garagardo bat hartuko dituzte eta azterketarekin lotura zuzena duten punta-puntako gaiak izango dituzte hizpide: osteguneko mozkorra, Izaskunen azken maitasun-sexu abentura, bart gaueko telesaio txoroa, joan den urteko pasadizio barregarriak Noski, apunteak irakurri gabe eramango dituzte etxera bueltan eta trukatzea ere ahaztu egingo zaie seguru asko. Bestetik, ikastera bikoteka joaten direnak ditugu. Ikastera doaz edo ligatzera. Bikote asko unibertsitatean sortzen dira. Hala ere, ez pentsa kanpoan ligatzen ez baduzu bertan lortuko duzunik; halako gauzak beste "norbaitek" egiten ditu beti. Beti. Edozelan ere, bikote hauek, askotan, benetan ikasten dute, esan nahi luketena esateko lotsatuegi egoten dira eta. Gaitzerdi!
Gehiago dago, jakina. Kalean ikus daitezkeen gazte mota guztiak, edo gehienak, unibertsitateetako kafetegien espazio txikian pilatzen baitira. Tartean, pertsonai arraro batzuk dabiltza han-hemenka. Errubio-errubioak dira, "mesedez" eta "eskerrik asko" esaten dute, tea eta sandwich bejetalak hartzen dituzte eta, batik bat, 50 metrora dagoen laguna garraxika ez agurtzeagatik nabarmentzen dira. Bai, asmatu egin duzu: Erasmuseko ikasle norvegiar edo finlandiarrak dira.