Kafeinaren arriskuak

Helduaroan dauden gizon-emakumeek, kafeina asko hartuz gero, osteoporosia izateko eta hezurrak hausteko arrisku handiagoa dute. Halaxe diote Ameriketako Estatu Batuetako Creighton Unibertsitateko ikertzaileek. Elikadurak ezezik, bizimoduak eta zenbait faktore genetikok ere zerikusi handia dute bizkarrezurraren hezur-masaren galeran. Ikertzaileen ustez, aipatutako arriskuak uxatzeko, ez da kafeina gehiegi hartu behar.