Kafearen onura

Kafearen onura https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kafearen-onura/@@download/image/39p45-2.jpg
2012/12/13
berria
Kafearen onura
Kafea da, uraren ondoren, munduan gehien kontsumitzen den edaria; egunero 2.000 milioi katilu kafe hartzen dira mundu osoan. Bazkari eder baten ondoren, oso gustukoa dugu kafea hartzea. Baina, horrez gain, onurak ere baditu. Esaterako, kafe-bihien osagarri batzuk hortzetan txantxarra eragiten duen Streptococcus mutans bakteria suntsitzeko gai dira. Hala ere, kafe gehiegi edateak urduritasuna sortzen du.