Kafearen artista

Mike Breach New Yorkeko hotel bateko sukalde-langile anonimoa zen orain gutxi arte. Aspertuta, zerbitzatzen zituen kafeen esne-aparrean marrazkitxoak egiten hasi zen txotxak erabilita, eta famatu bilakatu da Sarean partekatutako irudiei esker. Besteak beste, Einstein, Shakespeare, Obama eta Guns n’Roses-eko Slash-en aurpegiak marraztu ditu. Orain bere lokala zabaldu nahi du.