Kafea; lagun ala etsai?

Kafea; lagun ala etsai? Ziur zaude esnatzen laguntzen dizula? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kafea-lagun-ala-etsai/@@download/image/a.jpg
2018/05/15
Ziur zaude esnatzen laguntzen dizula?
Kafea; lagun ala etsai?

Kafeina goizetako (edota egun osoko) lagunik onena da askorentzat. Horren ohituak gaude goizetan kafea edo tea hartzera, behin ahaztuta ez dugula berdin funtzionatzen. Baina, benetan esnatzen ote gaitu kafeak?

 

 

Esnatzeko edateaz gain, kafeina oso maitatua da kirolari eta ikasleen artean. Kafeinak erne mantentzen zaitu, aktibo, eta neke handiko uneetan aurrera jarraitzen laguntzen digu. Beti? Azken ikerketen arabera, ez: bakoitzaren genetan dago horretarako gakoa. Hala, jende askori kafeinak ez dio inolako efekturik egiten, eta beste batzuentzat kaltegarria ere izan daiteke. Erantzuna beraz, norberaren baitan dago; kafea metabolizatzen duzun moduak zehazten du eragina.

 

 

Afari baten ostean kafea hartu eta ederki lo egiten duzun horietakoa zara? Goizean bost kafe hartu eta berdin jarraitzen duzu? Beharbada, mantso metabolizatzen duzu, eta beraz, kafeinak ez du eraginik zure gorputzean. Aldiz, kafe batekin egun osoan nabaritzen baduzu eragina, hobe ez abusatzea; azkar metabolizatzen duzun seinale!