Kafe Bar Bilbao teatro laburreko gidoien lehiaketara aurkezteko epea zabalik

Kafe Bar Bilbao teatro laburreko gidoien lehiaketara aurkezteko epea zabalik Euskarazko edo gaztelaniazko formatu txikiko antzerki lanetarako jatorrizko gidoiak bidali behar dira abenduaren 31ra bitarte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kafe-bar-bilbao-teatro-laburreko-gidoien-lehiaketara-aurkezteko-epea-zabalik/@@download/image/tempImage7nTLEy-1024x768.jpg
2021/12/20

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Euskarazko edo gaztelaniazko formatu txikiko antzerki lanetarako jatorrizko gidoiak bidali behar dira abenduaren 31ra bitarte.
Kafe Bar Bilbao teatro laburreko gidoien lehiaketara aurkezteko epea zabalik

Teatro laburreko gidoien lehiaketaren 19. ediziorako deialdia egin du Kafe Bar Bilbaok. Kafe–teatrorako edo formato txikiko antzerki–lanetarako gidoiak aurkeztuko dira bertara, 30 minutuko iraupenekoak gutxi gorabehera. Euskarazkoa eta gaztelaniazko modalitateak izango dira urtero bezala, eta obra bakoitza bietako batera aurkez daiteke soilik. Gainera, gaztelaniazko lanen egileak Euskal Autonomia Erkidegokoak edo Nafarroakoak izan behar dira.

Gidoiak jatorrizkoak, antzeztu gabeak, argitaratu gabeak eta aurretik beste lehiaketaren batean saritu gabeak izango dira. Beste lanen batetik egindako itzulpenek edo moldaketek ez dute balioko. 

Epaimahaiak kontuan hartuko du lanaren kalitatea (teatrala, literaturarena…) eta antzezgarritasuna, hau da, formatu txikiko antzerki–lanetarako gidoia izatea. Saria 750 eurokoa izango da bi modalitateetan, eta antzezlanak Kafe Bar Bilbao-ren web-orrian argitaratuko dira eta baita liburu batean ere, beste urteetako lan sarituekin batera. Horretaz gain, Tartean teatroak lan hauen irakurketa dramatizatua antolatuko du, Lautan Hiru antzerki jaialdiaren barruan. 

Gidoiak e-mailez bidali beharko dira info@bilbao-cafebar.com helbidera. Abenduaren 31n amaituko da parte hartzeko epea. Lehiaketaren oinarriak Kafe Bar Bilbaoren webgunean jaso dituzte.