Kad svane dan

Belgradoko kontzentrazio-esparru nazi batean aurkitutako kutxa entregatuko diote Misa Brankov musika irakasle erretiratuari. Orduan jakingo du bere gurasoak judutarrak zirela eta adopzioan eman zutela. Ezagutu ez zuen familiaren istorioa osatzeko lanari ekingo dio horrela irakasleak. Paskaljevicen hitzetan, benetako oraina nahi duenak ezin du iragana ahaztu. Identitateari buruzko drama ederra.