K- Sarietako film laburrak proiektatuko dituzte igandean Mendaron

K- Sarietako film laburrak proiektatuko dituzte igandean Mendaron Sarietara aurkeztutako lau film emango dituzte eta solasaldia ere izango da egileekin. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/k-sarietako-film-laburrak-proiektatuko-dituzte-igandean-mendaron/@@download/image/20220710 Kartela zinea.jpg
2022/07/08

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Sarietara aurkeztutako lau film emango dituzte eta solasaldia ere izango da egileekin.
K- Sarietako film laburrak proiektatuko dituzte igandean Mendaron

Datorren uztailaren 10ean, igandea, San Agustin Aretoak K-Sarietako laburmetraien proiekzioa hartuko du arratsaldeko zazpietan. K Sariak zineklub eta zinemaldien arteko lankidetzaren emaitza dira, eta sarietara aurkeztutako filmen proiekzioa egiten da herriz-herri.

Honako filmak hauek proiektatuko dira Mendaron: Ama (Huhezinema), Mouse (Animadeba), Eggchild (Zinetika), eta Pasaia (Hator, Hator). Emanaldiaz gain, zinemaldien aurkezpena eta egileekin solasaldia ere izango da.

Donostiako Kresala Zinekluba da K SARIAK ekimenaren bultzatzaile nagusia, Azkoitiko, Beasaingo eta Urretxu-Zumarragako zineklubekin batera. Aurtengoan, Oreretako Ozzinema ere batu da ekimenera. Zinekluben eta tokiko zinema jaialdien lana zabaltzea eta elkarlana sustatzea du helburu.