Just For One Night

Just For One Night https://www.gaztezulo.eus/albisteak/just-for-one-night-2/@@download/image/the_raconteurs__1370526364.jpg
2013/06/10
kritika
Testua: Iñigo Etxarri
The Raconteurs
141.zenbakia
Just For One Night
Ez dakit Joseba B.-rekin pasatako orduen ondorioetako bat izango ote den, baina gero eta toleranteagoa naiz 10.000 gitarradun grabazioekin. Beste behin, kasualitatez disko gogorrean aurkitutako lan bat dut esku artean. 2006 urtean elkartu ziren lau musikari hauek, The White Stripes, The Greenhornes eta The Dead Weather taldeetatik pasatu ondoren. Disko salmenta aipatu gabe, Jack White tartean duen lan honek harrituta utzi nau sormenari dagokionean: soulak, bluesak, rock klasikoak eta ‘White’ soinuaren tratamendu berdingabeak egiten dute atsegin gitarzaleontzat; bereziki Intimate Secretary edo Store Bough Bones.