Just For One Night

Just For One Night https://www.gaztezulo.eus/albisteak/just-for-one-night/@@download/image/b_flat_just_for_1367579633.jpg
2013/05/06
kritika
Testua: Asier Kortabarria
B-Flat
140.zenbakia
"Swing musikaren hooliganak" direla esan izan da, eta ez da kasualitatea. Swing, rock&roll; eta rythm&blues; doinuetatik tiratzen du taldeak gehienbat, baina gaurkoa eta gaztea den soinua lortzen ari dira. Izaera lotsagabea eta kalitatea batzen direnean, emaitzak azalera ateratzen dira, eta Desde Carburador con Amor EParen segidan datorren lau abestiko lan honetan jada beren soinu propiora hurbiltzen ari direla antzeman daiteke. Alderdi musikalari erreparatuta, dena bere lekuan dago eta ezer gutxi soberan, ikusi beharko da hurrengo lanetan goranzko joera honi eusteko gai ote diren; momentuz, gertutik jarraitzea gomendatzen dizuet.