Jurdan Ezenarro: "Zaila da erabat itzaltzen nauenik aurkitzea".

Jurdan Ezenarro: "Zaila da erabat itzaltzen nauenik aurkitzea". https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/10/06
elkarrizketa
Jurdan Ezenarro: "Zaila da erabat itzaltzen nauenik aurkitzea".
ETB1eko ‘101 Gaztelu’ saioan ezagutu genuen Jurdan Ezenarro (Mendaro, 1983). Abenturazale amorratua da, eta berezkoa duen sendotasunean goxotasunik ere ezkutatzen duela aitortu digu.


‘101 Gaztelu’ reality-a irabazi zenuten, baina sexu kontuetan jarri al dizute sekula txapelik?
Kar, kar, kar. Txapel gutxi irabazitakoa naiz. Dominaren bat, agian?   

Ohean telebistan bezain abenturazalea al zara?
Monotoniatik ihes egitea maite dut, baina egia da urteak pasa diren heinean bizitza patxadaz hartzen hasi naizela.

Kanpotik sendo planta duzu. Goxotasunerako tarterik bai?
Noski, eguneko 24 orduetan ez naiz dioten bezain elektrikoa, eta gauerako gordentzen dut goxotasuna.

Tira, zerk pizten zaitu? 

Jolaskide dudanak limurtzen nau zorionez.

Eta zerk itzali? 

Egia esan, zaila da erabat itzaltzen nauenik aurkitzea.

Zer behar du Jurdan konkistatu nahi duenak? 

Denboran atzera egitea agian, erabat konkistatu bainaute dagoeneko.

Nolakoa zara distantzia motzetan? 

Txispa handia dudan arren, soseguaren aldekoa naiz etorkizunean ere forman jarraitu nahi dudalako.

Eta gau erromantiko baterako zein duzu testuinguru kuttuna?
Honetan ere denetarik dastatzea gustatzen zait: oheko goxotasuna, mendian ilargipean egotea eta itsasoko freskura maite ditut.

Amaitzeko, Mendaron al dago uztarik hoberena?
Mendaroko uzta gutxi ezagutzen dut. Kanpora joan behar izan nuen neure herrian aurkitu ez nuenaren bila!