Jurassic Park 3 (Parque Jurasico 3) **

Steven Spielberg marketin adituak oraindik ere zukua ateratzen die Jurassic Park entretenigarrian aurkeztu zizkigun dinosaurotxoei. Kasu honetan, ekoizle modura ageri zaigu soil-soilik. Joe Johnston zinema artisauaren esku utzi baitzuen zuzendaritza. Banatu berri den bikote bat elkartu da dinosauroen lurralde debekatuan galdutako semea bilatzeko. Ez diote arriskuari bakarrik aurre egingo, ordea. Ohi bezala, Grant paleontologoa izango baitute alboan. Argudioa aitzakia merkea baino ez da digitalki diseinatutako dinosauro berriak erakutsi eta saltzeko.