June Ansoleaga: "Ez nuke Euskal Herri tropikal batean bizi nahi"

June Ansoleaga: "Ez nuke Euskal Herri tropikal batean bizi nahi" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/june-ansoleaga-quotez-nuke-euskal-herri-tropikal-batean-bizi-nahi/@@download/image/fotomaton_146_1385553425.jpg
2013/12/05
elkarrizketa
June Ansoleaga: "Ez nuke Euskal Herri tropikal batean bizi nahi"
Alkatxofa eskuan herriz herri ETB-ren berriemaile aritu ostean, asteburuetan eguraldiaren berri ematen du orain June Ansoleagak (sopela, 1987).


Isobarak, ziklogenesia, prezipitazioak… fisikan ikastaro aurerratua egin behar izan al duzu?
Ez, eta eskerrak… ez naiz ongi moldatzen matematikekin! Ikastaroa meteorologoek ematen didate egunero, ni gauzak ondo ulertzen saiatzen naiz, eta ondoren ikus-entzuleei azaltzen.

Batek baino gehiagok esango zizun ez duzuela egun bakar batean ere asmatzen.
Bai, baina ez da egia. Meteorologoek hurrengo egunetarako iragarpena ondo baino hobeto asmatzen dute. Beste kontu bat da luzerako egiten den iragarpena.

Euskal Herrian ez gara eguraldi monotonoaz aspertuko…
Horregatik da hain polita gure lurraldea, eguraldi aldaketak bere xarma du. Ez nuke Euskal Herri tropikal batean bizi nahi.

ETBn eguraldia aurkezteko orain argazkilaritzan ere aditua izan behar zara…
Kar, kar, kar. Bai, apur bat bai. Egunero argazki asko bidaltzen dizkigute. Niri Euskal Herriko hainbat txoko ezagutzeko aukera ematen didate.

Eguzkia, lainoak, euria edo elurra, zer nahiago?
Dudarik gabe eguzkia, poztasuna ematen dit, kalean egoteko gogoa, parrandarako eguraldirik onena da… 

Jaikitzen zarenean, zer da egiten duzun aurreneko gauza?

Leihoa zabaldu eta zer eguraldi dagoen begiratu, eta bide batez, logela aireztatu…

Eta azkena eguna amaitzeko?
Hurrengo egunerako iratzargailua jarri, ohera sartu eta goraino tapatu.

Junek gainean behar du beti?

Telefono mugikorra. Etxean ahazten dudanean amorrua ematen dit.

Euskal Herritik kanpo zoazenean zer da etxean ahaztu ezin duzuna?
Cola-Caoa. Pasa den urtean Ingalaterran izan nintzen hiru hilabetez, eta Cola-Cao poltsa handia eraman nuen. Gosarian sakratua da, eta tea baino askoz gozoagoa!