Julio Sotok baserritarrei eskaini die txapela

Julio Sotok baserritarrei eskaini die txapela https://www.gaztezulo.eus/albisteak/julio-sotok-baserritarrei-eskaini-die-txapela/@@download/image/20103226436JUlio_soto.jpg
2012/12/13
berria
Julio Sotok baserritarrei eskaini die txapela
Gorritiko bertsolari gazteak irabazi du Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Gorritiko bertsolari gazteak 555,5 puntu pilatu ditu. Arkaitz Goikoetxea Estitxu Arozena bigarren eta hirugarren sailkatu dira, hurrenez hurren. Haiek ere 500 puntuen langa gainditu dute.

Gorritiko bertsolari gazteak, saioa hasi aurretik, bota zuen dotore-dotera jantzi zela, baina gauza bat falta zitzaiola, txapela alegia. Hain justu ere, saioa bukatuta txapela Euskal Herriko baserritarrei eskaini zien, bertsolaritzari eginiko ekarpenagatik. Bertsotan bakarrik ez. Sexu galderak erantzuten ere azkarra da Gorritiko gaztea. Irakurri GAZTEZULOn egindako elkarrizketa.