Julio Soto: "Ni konkistatzeko bi baldintza: umorea eta morboa"

Julio Soto: "Ni konkistatzeko bi baldintza: umorea eta morboa" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/julio-soto-quotni-konkistatzeko-bi-baldintza-umorea-eta-morboaquot/@@download/image/20101119017juli_1362514088.jpg
2010/01/01
elkarrizketa
Testua: Igone FDez. mariezkurrena.
Julio Soto: "Ni konkistatzeko bi baldintza: umorea eta morboa"
Ia Bi metro luze da Gorritiko bertsolaria, hitzak josteko artean trebe. Ez da konbinazio txarra, ezta? Tamainak ez omen du garrantzirik, baina tira, gorputz gazte horretan dena antzekoa bada… Eta zergatik ez berari galdetu?

Aurpegi eta ahots ezaguna izateak laguntzen al dizu ligatzen?
Nik ere, duela urte batzuk, bertsolariei hori gertatzen zitzaiela uste nuen. Nola dio esaerak? Usteak erdia …

Hitz goxotan abila izango zara gero.

Bai, askotan egokitu zait maiteminduen roletik aritzea kantuan. Ziurrenik gehiegitan.

Inoiz hutsik egiten ez duen bat?

Hiru arkume dituen ardia baino hobea zara zu!

Eta, zer behar du zu konkistatu nahi zaituenak?

Denetarik! Ez dut prototiporik buruan. Erakartzen banau, kitto!

Ilehoriak, gizenak, beltzaranak, txikiak, argalak, altuak... ala denetarik?

Bi baldintza: umorea eta morboa.

Aizu, tamainari dagokionean, zure gorputzean dena al dator bat?

Kontatuko banizueke…

Zure ohea, behintzat, halakoxea izango da, handia…

Bai. 2,20 metrokoa. Beraz, bat sartzen den tokian bi sartzen dira… eta hiru ere bai.

Bertsotan legez, larrutan ere inprobisazioaren aldeko zara?

Bai noski! Morbo izugarria ematen didate gauza berriek, leku berriek, postura berriek… txokolate bero pixka bat han, hurrena gain pixka bat hemen…

Bertsolarien arteko harremanak adiskidetasunetik haratago omen doaz maiz. Hori pagotxa zuena!

Arrazoi duzu, askotan bukatzen dugu larrutan gure artean. Oholtza gainean, noski.

Gau osoa eman duzu seduzitu nahian, konkista lanetan. Logelara iritsi eta lo geratu da, ordea.

Putakeria galanta. Baina, hori gertatzekotan, niri gertatuko zait… kar, kar!