Julio Santosek eta Patricia Perezek 'Sara-Li. Mila urte geroago' liburua argitaratu dute

Julio Santosek eta Patricia Perezek 'Sara-Li. Mila urte geroago' liburua argitaratu dute Txano eta Oscarren abenturetan agertzen den arreba da orain bilduma berriko protagonista. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/julio-santosek-eta-patricia-perezek-sara-li-mila-urte-geroago-liburua-argitaratu-dute/@@download/image/ba6e7e16-1bcd-825c-c72a-f563f20ada07.jpg
2024/04/22
Txano eta Oscarren abenturetan agertzen den arreba da orain bilduma berriko protagonista.
Julio Santosek eta Patricia Perezek 'Sara-Li. Mila urte geroago' liburua argitaratu dute

Xarpa Books argitaletxe independentea zuzentzen duten Julio Santos idazleak eta Patricia Perez irudigileak haurrei zuzendutako liburu-bilduma berria argitaratu dute: Sara-Li. Mila urte geroago.

Txano eta Óscarren abenturak sagako hamabi liburu merkaturatu ditu argitaletxeak, eta orain bien arreba txikiak, Sara-Lik, hartuko du protagonismoa.  Txano eta Oscarren familiak adoptatutako neskato txinatarra da Sara Li. "Bigarren mailako pertsonaia modura sortu zen, baina haren anaien bildumak aurrera egin ahala, gero eta protagonismo handiagoa hartzen ari zen eta, azkenean, ondo merezita lortu du bere bilduma propioa", azaldu dute egileek. 

Spin-off honetan, pertsonaia, agertoki eta gai berriak agertuko dira eta, horrela, izaera propioa izango du bildumak. Dena den, unibertso bera du kontakizunak eta anaiak ere agertuko dira noizean behin. Sara-Liren botere magikoei esker, irakurlea magiaren eta fantasiaren munduan murgilduko da. Fantasia eta errealitatea nahasten ditu, magiaz, mitologiaz eta misterioz lagunduta. Hauxe da liburuaren sinopsia: "Nire lepoan marka bitxi bat aurkitu eta txinatar sorgin gogoangarri baten ondorengoa naizela jakin ondoren, magia ikasten hasi naiz, Avaloneko magoekin. Lehenengo abentura honetan, balio oso handiko legatu bat deskubritu dut, orain dela mila urtetik kobazulo misteriotsu baten barne-barnean nire zain dagoena. Ni abenturarako prest nago, eta zu?". 

Liburu-denda guztietan eta plataforma digitalen bitartez  eskura daiteke bildumaren lehenengo alea. Ekainean argitaratuko dute Sara-Liren bigarren liburua: Sara-Li. Hiri galdua.

Liburu aurkezpenak
Datozen egunotan hainbat tokitan aurkeztuko dute Sala-Li. Mila urte geroago liburua. Bihar, asteartea, Donostiako Liburu Azoka tarteko, hiru gunetan egongo dira: 12:00etatik 14:00etara, Zubieta Troan; 15:00etatik 18:00etara, Casa del Libro-n; eta 18:00etatik 20:00etara, Elkarren.

Ostiralean, hilaren 26an, Tolosako Elkarren egingo dute aurkezpena, 18:00etatik 20:00etara. Larunbatean Barakaldoko Ferian izango dira, goiz eta arratsaldez, eta igandean, 10:00etatik 14:00etara, Irungo liburu azokan.