Julio Medem: Bake bila

Julio Medemen filmak nekez pasatzen dira oharkabe. Ia 20 urte igaro dira "Vacas" lehen alea utzi zuenetik. "La Pelota vasca" ren harira epelak entzun behar izan zituen. "Room in rome" pelikula estreinatu du aurtengo maiatzean: poesia eta filosofiako aterabidea.
Denbora behar zuen. Denbora, eta proiektua ondo aukeratzea. Behinola, zuzendari errespetatua zen Medem, kameradun poeta, mundu propiodun autorea. Baina orduan etorri zen La Pelota Vasca. Euskal gatazkari zintzotasunez heltzeko apustua egin zuen. Mila bati. Eta ahots eta sentsibilitate guztiei, guztiei, lekua egiteko atrebentzia garesti ordaindu zuen. Hala ere, zalapartari entzungor egin eta bere lanik pertsonalena, kuttunena atera zuen aurrera: istripuz hildako arrebari eskainitako Caotica Ana. Hipnotikoa, hunkigarria, sailkaezina... ulergaitza. Kritikak eta publikoak egurtua.
Hausnarketa sakonaren ostean, beraz, pauso sendoz atera behar zen berriro taula gainera. Horretarako, Matias Bize txiletarraren En la cama moldatzeko enkargua onartu du. Baina ez da Medem inoren esanei men egiten dietenetakoa. Hala, hoteleko sexu-gau batean maitasunaren geruzak banan-banan zuritzen dituzten bi pertsonen istorioa oinarritzat hartu arren, bere eremura eraman du Room in Rome. Lau hormaren artean bere burua kontrolatu du, baina leihoak, koadroak edota sabaian marraztutako kupido aliatu, aurkitu du poesia eta filosofiarako aterabidea.
Dena dela, zeresana eman behar zuen filmak, eta eman du. Hasteko, sexu esplizituaren presentziak sumindu ditu begimotzenak. Serio jarrita, aldiz, kritikariek alde txarrak eta onak ikusi dizkiote pelikulari. Alde batetik, tonu errealista nabarmentzen den arren, nahitaezko ukitu fantastikoak kale egiten duela diote, eta bestetik, pedantekeria egotzi. Egiari zor, egoera batzuk barregarri suertatzen dira eta Erroma klasikoaren aportazioak lausotu egiten du hein batean sentimenduen garbitasuna. Protagonisten begirada gailentzen da baina, eta oro har, horretan bat datoz kritikariak: Elena Anaya eta Natasha Yarovenko zoragarri daude; fereka ororen gainetik azalaren azpian dagoena bistaratzea lortzen baitute. Eta behin bakeak egiten jarrita, Medemi berari ere loreren bat eskaini diote. Ikuspegi formaletik begiratuta, filma ezinhobea da, zehatza, ederra.
Bide berrian hurrengo pausoa zein izango den? Grezia klasikoan girotutako istorio bat du esku artean Medemek. Lau urte daramatza Miletoko Aspasiaren bizitzaren inguruan dokumentatzen eta Periklesen emaztea izango du protagonista filmak. Lasai itxaron beharko da baina, Medemek berak esan duenez, oraindik garai hari buruz ikasi beharrekoak ikasteko beste bi urte inguru beharko ditu eta.

Zigor Etxebeste Gomezek Julio Medemi buruzko liburua plazaratu berri du. Etxebeste (Donostia, 1974) Geografian eta Historia ikasi eta Artearen Historian Lizentziaduna da, eta tesia egiteko hasi zen Medem aztertzen. Zinemagilearen film labur eta film luze guztiak aztertu ditu, biografiaren pasarte nagusiak jasotzeaz gain.
Julio Medem Lafont Donostian jaio zen 1958ko urriaren 21ean. Haurtzaroa Madrilen igaro zuen eta Donostiara itzuli zen 80ko hamarkadan. Zinemagintzari ekin aurretik, medikuntzan lizentziatu zen, eta atletismoan ere aritu zen zenbait urtetan.

Vacas (1992)
La Ardilla roja (1993)
Tierra (1996)
Los amantes del circulo polar (1998)
Lucia y el sexo (2001)
La Pelota Vasca (2003)
Caotica Ana (2007)

Medemen zinemagintza, xehetuta

Fitxa teknikoa

Filmografia:

Vacas (1992)
La Ardilla roja (1993)
Tierra (1996)
Los amantes del circulo polar (1998)
Lucia y el sexo (2001)
La Pelota Vasca (2003)
Caotica Ana (2007)