Julio Jimenezek eta Owen Wilsonek irabazi dute 23. Korrikaren Etxepare bideo lehiaketa

Julio Jimenezek eta Owen Wilsonek irabazi dute 23. Korrikaren Etxepare bideo lehiaketa Online barnetegia egiteko aukera izango dute irabazleek. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/julio-jimenezek-eta-owen-wilsonek-irabazi-dute-23-korrikaren-etxepare-bideo-lehiaketa/@@download/image/diseno_sin_titulo__1_.jpg
2024/03/05
Online barnetegia egiteko aukera izango dute irabazleek.
Julio Jimenezek eta Owen Wilsonek irabazi dute 23. Korrikaren Etxepare bideo lehiaketa

Martxoan sartu gara eta gero eta gutxiago geratzen da 23. Korrikarako, euskararen aldeko lasterketak hilaren 14tik 24ra zeharkatuko baititu Euskal Herriko zazpi lurraldeak, Irundik Baionarako bidean. Euskal Herrian ez ezik, nazioartean ere bat egin(go) dute Korrikarekin. Tartean, Etxepare Euskal Institutuaren sareko kide diren nazioarteko unibertsitateetako eta munduko euskal etxetako hainbat lagunek.

Korrika Munduan bideo lehiaketan parte hartu dute horietako batzuek eta Julio Jimenez eta Owen Wilsonek irabazi dute, beraiek jaso baitute bozka edo 'atsegin dut' gehien. Lehena, Valladolideko Gure Txoko Centro Vasco euskal etxeko kidea da, eta bigarrena, berriz, Edinburgoko unibertsitateko euskara ikaslea. AEK-k antolatutako online barnetegi pertsonalizatu bana jasoko dute, bi pertsonarentzat.

Wilsonen bideoak 40 atsegite jaso ditu eta Jimenezenak 223.