Julieta Itoiz "La chula potra": “Haurtzaroko paisaiak suntsitu dizkidate”

Julieta Itoiz "La chula potra": “Haurtzaroko paisaiak suntsitu dizkidate” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/julieta-itoiz--la-chula-potra-haurtzaroko-paisaiak-suntsitu-dizkidate/@@download/image/2011627232julieta_itoiz_4.jpg
2012/12/13
elkarrizketa
Testua: Igone Fernandez
Jokaldia oker irten zaio Yolanda Barcinari. Irainak leporatuta auzitara eraman zuen Julieta Itoiz 'La chula potra' errotxapeako rapeatzailearen 'Una bofetada' kantua udako hitetako bat izan daiteke. 

Nork gehiagok merezi du masailekoa?
Maitasun gutxi duen edozein gauzak.



Baina, nork dauka zerua irabazita?
Baserritarrek, jende alaiak, haurrek.



Dutxan ere rapeatzaile?
Nik, ioi negatiboen azpian, bakarrik egiten dut hegan.

Telebista aurrean, zer ikusten duzu?
Erdarazko telebista, beste aukerarik ez dudalako.

Eta ohean, amesgaiztoa?
Autoak, poligonoak, garabiak eta horrelako munstruoak.

Uste duzu Barcinak zurekin egiten duela amets?
Ez dakit, baina nire lagun batzuek amets erotikoak dituzte berarekin. Inor ez da perfektua!!!



Zer prestatuko zenioke afaltzeko?
Nahiago nuke berak prestatzea, zor digunagatik. Herri afari bat.

Noiz izan zara gaztetxean azken aldiz?
Orain dela ia bi urte, Gasteizen. Auzoan ez daukagunetik ez daukat aukera askorik.



Oporretarako gomendatzen duzun paradisua:
Zubieta, Malaerrekan. Eta Baracoa, Kuban.

Baina ez zara sekula itzuliko...
Nire haurtzaroko paisaietara, suntsitu dituztelako.


Errotxapearen aldeko oihua:
Euskalorrok!!! Baratzetara!!!!!