Julian Iantzi "Egunez eta jendez inguraturik egin nuen behin Hendaiako hondartzan"

Julian Iantzi "Egunez eta jendez inguraturik egin nuen behin Hendaiako hondartzan" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/julian-iantzi-quotegunez-eta-jendez-inguraturik-egin-nuen-behin-hendaiako-hondartzanquot/@@download/image/2010552515Julian_Iantzi.jpg
2010/05/07
elkarrizketa
Testua: Igone Fernandez
Julian Iantzi –Julia Robers, Kortarentzat– Argentinarekin eta munduaren amaierarekin lotzen dugu azken aldian. Kalifornia du, ordea, jaioterri eta Lesaka herri kuttun. Berrogei urteren bueltan, ETBko aurpegi ezaguna da aspalditik baina, ausartuko al da telebista pantaila gurutzatu eta guretzat biluzten? 

Hainbeste ordu eta egun Patagonia bakartian… nora joaten da burua? Zein buru?
Kar, kar, kar. Goikoa gidoietara eta behekoa… anarkikoa eta independentea da, auskalo! Hala ere, dagoen hotzarekin, habiatik ateratzeko gogo gutxi izaten du.

Larrutan ere abenturazalea, ala lasaitasuna nahiago?

Ni akzioan nagoelarik oso abenturazalea, edo hobe esanda, ikertzailea. Baina ikertzen nautenean, kieto! Badazikue, mementoa gozatuz.

Inoiz egindako erokeriaren bat aitortuko diguzu bederen…

Behin egunez eta jendez inguraturik Hendaiako hondartzan txortan aritzea. Uste dut ez zela inor konturatu, hori morboa! Hori bai, toailak erabili genituen.

Aurkezle paperean zorrotz xamar ikusten zaitugu, baina, nolakoa zara intimitatean, distantzia motzetan?

Oso hurbila, maitagarria, delikatua... eta beroa! Hori diote behintzat.

Jolaserako: zerria (esterilla), zakua eta izarrez josiriko sabaia; ala etxeko epela eta 2 x 2 metroko ohea?

Dudarik gabe, biak. Mementoaren arabera eta aukeraren arabera, noski. Hala ere, onena 2 x 2 metroko ohea eta izarrez josiriko sabaia izango litzateke, zer iruditzen zaizue?

Edredoning apur bat ez al zaio falta programari?

Nork esaten dizu ez dagoenik? Guk ez dugu erakusten baina… badakizu, grinak ez du jainkorik ezagutzen.  

Kanpamenduetako kiratsak ez du laguntzen, ezta?

Kanpotik usaintzen baduzu ez. Baina beraiek horretaz ez dira konturatzen, denek usaintzen dute berdin eta. Ezin duzue imajinatu dagoen kiratsa, ikaragarria!

Eta zuk? Inoiz sentitu al duzu tentaziorik partehartzaileren batekin?

Esan egia!
Egia esateko ez, horretan oso profesionala naiz, beraiekin ez dut aparteko traturik eta ez diet erreparatzen. Noski, neska polit bat agertzen bada, begiratzen duzu baina gehiago ez.

Zerk pizten du Julian Iantzi?

Batzuek diote beti gaizki itzalitako sumendi bat izango naizela, beraz, ez da askorik behar.

Eta nork? Busti pixka bat…

Beno, sexu kontuetan ez, baina Kortak eta Juanitok nahikoa pizten naute, behin baino gehiagotan sutan jarri naute, hori parea! Baina galderari erantzunez: neskatxa umoretsu, dibertigarri, morboso batek pizten ahal nau. Niretzat gustura egotea, barre egitea, solasaldiak izatea... oso garrantzitsua da.


Esperientzia berriak bizitze aldera… norekin nahiago: Juanitorekin ala Kortarekin?

Kar, kar, kar, horretan pentsatzea bakarrik! Baina aukeratzekotan, biak. Hirukote bat egingo genuke. Badakizu, maiz izorratu dugu elkar