Julia Roberts eta Javier Bardem aktoreek "Eat, pray and love" filma aurkeztu dute Donostiako Kursa

Julia Roberts eta Javier Bardem aktoreek "Eat, pray and love" filma aurkeztu dute Donostiako Kursa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/julia-roberts-eta-javier-bardem-aktoreek-eat-pray-and-love-filma-aurkeztu-dute-donostiako-kursaalen/@@download/image/20109209372Roberts_Bardem.jpg
2012/12/13
berria
Julia Roberts eta Javier Bardem aktoreek "Eat, pray and love" filma aurkeztu dute Donostiako Kursa
Soilik izar handiek pizten duten ikusmina eta urduritasuna nabari zen Kursaaleko prentsa aretoan. Ehunka kamera, grabagailu eta entzungailu haiek sartzeko zain. Filmak ez ditu kritika onegiak jaso, pasilloetan ez zen halakorik entzuten behintzat. Baina Roberts anderea bakarra da.  

SAIL OFIZIALA (lehiaketatik kanpo). Gauean, AEBetako aktoreak Donostia Saria jaso du. Ezker besoarekin ikusleak agurtu ditu aurrena, Javier Bardem besarkatu du ondoren eszenatokiaren erdian -aktore espainiarrak eman dio garaikurra- eta azkenik esker oneko hitzak izan ditu. Senitartekoak izan ditu gogoan Robertsek, eta bere bizitzan egon behar ez zen guztia,edo beste modu batean esanda, sobera zegoen guztia kendu egin duen irudipena duela esan du, eta horregatik pozik dagoela aitortu.