Julia Roberts aktoreak jasoko du Donostia Saria aurtengo Zinemaldian

Julia Roberts aktoreak jasoko du Donostia Saria aurtengo Zinemaldian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/julia-roberts-aktoreak-jasoko-du-donostia-saria-aurtengo-zinemaldian/@@download/image/20108149504julia_roberts.jpg
2012/12/13
berria
Aktore estatubatuarrak bere azken filma, Eat Pray Love aurkeztuko du, gainera, Zinemaldiko Sail Ofizialean, lehiaketatik kanpo. Javier Bardem da pelikulako beste protagonista eta hura ere Donostian izango da.

Julia Roberts Pretty Woman filmarekin egin zen ezagun orain 20 urte eta duela hamar urte, 2000. urtean emakumezko aktore onenaren saria eskuratu zuen Erin Brokovich pelikulan eginiko lanagatik -Urrezko Globoa ere etxeratu zuen-. Duplicityn eta Valentine's Day pelikuletan ikusi duzu azkenekoz pantaila handian.