Julia Laborra: "Diruak eta multinazionalek dute boterea"

Mendicusmundi Bizkaia Gobernuz Kanpoko Erakundearen komunikazio arduraduna da Julia Laborra. Medicusmundi Bizkaiak 40 urte bete ditu aurten, eta hori dela eta, 25 urteko iruindar honengana jo dugu solasaldia izatera.
Zer egiten du Medicusmundik Euskal Herrian?
Oso lan garrantzitsua egiten dugu: sentsibilizazioa eta kontzientziazioa lantzen ditugu. Izan ere, ezer gutxi aurreratuko dugu, soilik herrialde pobretuetan lan eginez gero. Sentsibilizazioarekin, gure gizartea munduko injustiziez jabetzea nahi dugu, eta egoera aldatzeko saiakeran parte har dezan. Horretarako, gehienbat eskolekin aritzen gara, baina baita osasun zentroekin ere, erakusketak ipintzen ditugu, etab.
Eta herrialde pobretuetan, zer egiten duzue?
Lankidetzaren mundu honetan, Medicusmundi familia-medikuaren antzeko zerbait da. Arlo askotan lan egiten dugu; izan ere, osasuna ezinbestekoa da herrialdeek garapen ona izateko, baina, era berean, ezin da osasun zerbitzu onik bermatu garapenik gabe. Beraz, osasunaren prebentzioan eta promozioaren alorrean ari gara. Gainera, eta oso garrantzitsua da hau, tokian tokiko jendearekin eta komunitateekin lan egiten dugu; euren ingurua eta arazoak haiek ezagutzen baitituzte, inork baino hobe. Medikuak, erizainak, langileak tokian tokikoak izaten dira.
40 urte bete ditu Medicusmundi Bizkaiak. Zer lortu duzue urte hauetan?
Munduko lagun guztiek osasunerako eskubidea izatea da gure helburua, eta, argi dago, ez dugula helburu hori lortu. Baina helburu horrek gure bidea markatzen du, eta erakutsi egiten digu, zertarako gauden hemen, eta nor garen. Lankidetzaren mundu honetan, badira modu globalean aurre egin beharreko arazo estrukturalak: bidezko merkataritzaren alde egitea edo sistema kapitalistaren oinordekoa bilatzea, adibidez. Baina, era berean, badira maila lokalean aldatu daitezkeen arazoak ere.
Esate baterako?
Adibidez, Hondurasko jendearekin lan egiten dugu, bertako komunitateekin, udalekin, erakundeekin eta horrela, sare komunitario indartsua ehuntzen ari gara. Horixe da gure lanaren gakoa: egunen batean, jende hori bere garapenaren agente izatea lortu nahi dugu, beren etorkizunaz erabaki dezaten, gure laguntzaren beharrik gabe.
Zuk, nola ikusten duzu mundua?
Mundua ez dago osasuntsu. Estatistikei begiratuz gero, egoera okerrera egiten ari da. Ekonomiak zuzentzen du mundua; diruak eta multinazionalek dute boterea. Denok borrokatu behar dugu horren aurka, egoera salatuz eta elkartasunezko bizitza estiloa eginez. Bestetik, lehenago aipatu dizudan akzio lokala dago, eta horretan baikorragoa naiz. Ni herrialde pobretuetan bizitakoa naiz, eta ezin duzue imajinatu ere egin, herrialde horietan gizarteak duen antolamendua, elkartasun komunitarioa, aurrera ateratzeko baliabideak Sinetsi behat dugu, beste mundu bat posible dela.
Zer nolako beharrak dituzte herrialde pobretuetan?
Herrialdearen arabera, beharrak era batekoak edo bestekoak izaten dira. Saharatik behera, Afrikako egoera benetan latza da, adibidez. Beharrik handienak osasuna eta hezkuntza alorretan dituzte, baina gobernuek, barne produktu gordinaren ehuneko handiagoa bideratzen dute kanpo zorra ordaintzera, osasunera edo hezkuntzara baino. Bestalde, oinarrizko beharrak aseta ez dituzten herrialdeetan, askoz errazagoa da indarkeria eta sistema ezegonkorrak izatea.
Dirulaguntzak emateaz gain, nola lagundu dezakegu Euskal Herriko gazteok?
Laguntzera baino, munduko prozesu honetan parte hartzera animatuko nituzke gazteak. Begiak irekita, ahoa zabalik eta salatari, belarriak tinko izan behar ditugu. Elkartasunerako jarrera izatea eskatuko nuke, ondokoari arreta gehiago jarriz, soilik behar dena kontsumituz, eta zer kontsumitzen ari garen jakinez eta birziklatuz. Bestalde, garrantzitsua da boluntario izatea gizarte ekintza batean horrelako jarrerak oso garrantzitsuak dira.
Jende askok mesfidantza du GKEei laguntzak ematerako orduan, diru hori nora joango den ez dakielako Lasaitu itzazu horiek guztiak.
GKE asko dago, eta alde handia dago batetik bestera. Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian, GKE gehienak Koordinakunde baten barruan gaude, eta bertan egoteko, printzipio batzuk bete behar ditugu. Kanpoko enpresa batek gure kontuak, diru sarrerak eta irteerak dena berrikusten du, eta dena ondo badago, kontuak onartzen ditu. Kontu handia izaten dugu horrekin. Izan ere, diru publiko eta pribatuari esker lan egiten dugu, eta analisi zorrotz hori zor diegu diru-emaileei.