Julene Azpeitia ipuin lehiaketan parte hartzeko aukera

Julene Azpeitia ipuin lehiaketan parte hartzeko aukera Irailaren 30a baino lehen aurkeztu behar dira euskarazko idazlan argitaratu gabe eta originalak Zumaiako Udalean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/julene-azpeitia-ipuin-lehiaketan-parte-hartzeko-aukera/@@download/image/Julene-2021.jpg
2021/08/09

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Irailaren 30a baino lehen aurkeztu behar dira euskarazko idazlan argitaratu gabe eta originalak Zumaiako Udalean.
Julene Azpeitia ipuin lehiaketan parte hartzeko aukera

Literatura sorkuntza bultzatzeko asmoz, 34. Julene Azpeitia ipuin lehiaketa antolatu du Zumaiako Udalak. Irailaren 30a baino lehen aurkeztu behar dira euskaraz idatzitako ipuinak. Idazlanak argitaratu gabea, saririk jaso gabekoa eta originala izan behar du. Gaia librea izango da eta ipuinak gutxienez sei orrialde eta gehienez 15 izan beharko ditu. 

Hiru sari banatuko dituzte: lehena, 3.000 eurokoa; bigarrena, 1.500 eurokoa; eta Zumaiako onenaren saria, 1.000 eurokoa. Idazle bakoitzak ezin izango du sari bat baino gehiago jaso. 

Lanak irailaren 30erako aurkeztu behar dira udaleko euskara zerbitzuan. Posta arruntez zein elektronikoz bidal daitezke idazlanak, hori bai, idazlanek izenburua bakarrik eraman behar dute agerian onartuak izateko, eta idazlearen izena ezin izango da inon aipatu. Idazlanarekin batera gutunazal itxi bat bidali beharko da, kanpoaldean idazlanaren izenburua jarrita, eta barrualdean, berriz, egilearen izen-abizenak, telefonoa, helbide elektronikoa eta NAN agiariaren fotokopia. Posta elektronikoz bidali nahi dutenek euskara@zumaia.eus helbidera bidali beharko dute lana, prozedura bera digitalki jarraituta. 

Oinarriak hemen daude kontsultagai.