Judy Garland versus Anne Hathaway

Judy Garland versus Anne Hathaway https://www.gaztezulo.eus/albisteak/judy-garland-versus-anne-hathaway/@@download/image/2009627931Judy_Garland_Anne_Hathaway.jpg
2012/12/13
berria
Judy Garland versus Anne Hathaway
Judy Garland aktorea (1922-1969) ikono handia izan zen gay, lesbiana eta transexual komunitatearentzat. Neskatoa zela, Garlandek errealitatearen eta ametsaren arteko muga hautsi zuen The wizard of Oz (Victor Fleming, 1939) film ospetsuan, eta istorio hura metafora moduko bat bihurtu zen sexualitatea ezkutuan bizi behar zuten askorentzat. Ozeko aztiaren abenturek 90 urte beteko dituzte aurten, eta hori dela eta, Get happy. The life of Judy Garland pelikula egitekotan dira. Anne Hathaway aktore bikainak jokatuko du Garlanden rola.