Judith Jauregi: pianoa aurrez aurre eta etorkizuna parez pare

Judith Jauregi: pianoa aurrez aurre eta etorkizuna parez pare https://www.gaztezulo.eus/albisteak/judith-jauregi-pianoa-aurrez-aurre-eta-etorkizuna-parez-pare/@@download/image/2011121672jauregui_1.jpg
2012/12/13
berria
Judith Jauregi: pianoa aurrez aurre eta etorkizuna parez pare
25 urteko piano jotzaile donostiarrak zenbait kontzertu eskainiko ditu datozen hilabeteotan Euskal Herrian. Lehena, asteazkenean etxean: Donostiako Victoria Eugenia klub aretoan.

Musikari gaztea, Donostian bertan ikasi ostean, Espainian eta Alemanian trebatu zen, eta adituen arabera etorkizun handiko piano jotzailea da. Horren lekuko, irabazitako sariak. Lehen diskoa plazaratu berri du; Schumann alemaniarraren piezak grabatu ditu.
Donostian ez ezik, Bilbon ere ariko da laster -otsailaren 9an BBK aretoan eta martxoaren 4an Euskalduna jauregian-. Urte bukaeran Gasteizen eta Iruñean joko du, Euskadiko Orkestrarekin.