“JUDAS BAT NAIZ!” ***

“JUDAS BAT NAIZ!” *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/judas-bat-naiz/@@download/image/79p68Ufestuek.jpg
2007/11/04
kritika
Testua: B. Malone
UFESTUEK
79.zenbakia
Baztandarrak dira Ufestuek; zehatzago esanda, Erratzu herrikoak. Disko hau beren hirugarrena da, eta begibistakoa da aitzina egin dutela musika tresnekin. Gaur egun soinu trinkoagoa du taldeak, eta euskal punk talde askoren bilakaera errepikatuz, ondo jotzen ikasi duen gitarra jotzailea heavy printzak sartzen hasia dago han eta hemen. Tira, Erratzukoek ez dute formula berririk asmatu, baina beren punk proposamenak ondo funtzionatuko du estiloaren jarraitzaileen artean. Kanten hitzak politak dira.