Juanito laguna

Juanito laguna https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/02/15
kritika
Testua: Aitor Abaroa
Norte Apache
170.zenbakia
Juanito laguna
Antonio Berniren iruditeria soziala eurena egin eta injustizia pairatzen duen herritar orori eskainitako diskoa dugu, zuzena eta aho-bilorik gabea; Argentinan, Kaledonia Berrian zein Euskal Herrian, zoritxarrez, oinarrizko eskubideen aldeko borroka berdintsua delako. Hazi berriak kantan euskal rapari egindako errepasoa diskoan ere irudikatu dute, Jon Eyherabide (MAK), Manugaitz (Selektah Kolektiboa), Rufoh (121 Crew) edota Norzzone (Nizuri Tazuneri) izan baitituzte kolaboratzaile. Gehiagorako tarterik ez eta kanta bat azpimarratzekotan: Killing in the Name of, Rage Against the Machine buruan, Luciano Arruga eta Iñigo Cabacas gogoan.