JP Lohian & Klonen Klana

JP Lohian & Klonen Klana https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/12/15
kritika
Testua: Jaione Dagdrommer
JP Lohian & Klonen Klana
168.zenbakia
JP Lohian & Klonen Klana
Joseba Ponceren ibilbidea ezagututa (Dut, Kuraia, Lisabö) bere bakarko lanak arreta handia sortu dit. Eta zinez da bakarkakoa, abesteaz gain berak jo baititu instrumentu guztiak. Musikaria bere bakardadean eroso antzematen da. Gutxi dirudien arren zortzi abestietan estilo ezberdinek dute lekua: Esperotako post-hardcoreaz gain egungo hard-rock doinuetara ere hurbiltzen da besteak beste. Aniztasun horretan ordea kalitatea ez da narriatzen, maila izugarria dutelarik abesti guztiek. Disko fisikoaren estetika ere ederra da (bideoklipa barne), proposatzen digun munduaz erabat maitemintzeko azken bultzada.