JOYSTICK BI: MAKINA MARTETARRAK ETA ARNASGUNEAK

JOYSTICK BI: MAKINA MARTETARRAK ETA ARNASGUNEAK Azkenean! Playstation 5-a aurkeztu dute ‘streaming’ bitartez, marketing kanpaina on baten ondoren eta zaleon ilusioarekin jolastu eta gero, zientzia fikzioa zirudien aurkezpen baten bukaeran, argiekin jolastuz… Binba!, hortxe erakutsi digute etorkizunetik ekarrita ematen duen tramankulu martetar hori, preziorik gabe noski, albiste onak txarrekin nahastea ez omen da eta gomengarria. Makina berri honen estetikaren inguruko komentarioak aurreztu egingo ditugu, momentuz ez baitakit gustatzen zaidan edo gorroto dudan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/joystick-bi-makina-martetarrak-eta-arnasguneak/@@download/image/joystick bi_01.jpg
2020/09/22

Testua: Beñat Rodriguez @studioolrait

Azkenean! Playstation 5-a aurkeztu dute ‘streaming’ bitartez, marketing kanpaina on baten ondoren eta zaleon ilusioarekin jolastu eta gero, zientzia fikzioa zirudien aurkezpen baten bukaeran, argiekin jolastuz… Binba!, hortxe erakutsi digute etorkizunetik ekarrita ematen duen tramankulu martetar hori, preziorik gabe noski, albiste onak txarrekin nahastea ez omen da eta gomengarria. Makina berri honen estetikaren inguruko komentarioak aurreztu egingo ditugu, momentuz ez baitakit gustatzen zaidan edo gorroto dudan.
JOYSTICK BI: MAKINA MARTETARRAK ETA ARNASGUNEAK

Badakit intentzioak oso agerian geldituko zaizkidala, izan ere, Sony-ren gailuaren aldekoagoa naiz, Microsoft-ek atera duen adreiluarena baino; eta paperean jartzen baditugu, Bill Gates-en konpaniaren makinatxoak espezifikazio hobeagoak baditu ere, nire ustez hutsune potolo bat du ordenagailu konpaniak: bideo-joko esklusiboak.
Hilabete honetan kaleratu berri da Last of us frankiziaren bigarrengo alea, eta lehen zatia bideo-jokoen munduan ranking-aren goialdean bazegoen, kapitulu berri honek eskemak apurtzen omen ditu. Kontuan hartu behar da Last of us frankizia Playstation-en esklusiboetako bat dela. Joko harrigarri-esklusiboen zerrenda luzea da: God of War, Uncharted, Ghost of Tsushima, Horizon Zero Down, Infamous, etabar handi bat; horrek egiten du nire ustez Sony-ren makina handi.
Bestalde, esan beharra dago, bi konpaniek, agian espektatiba gehiegi eraiki dituztela belaunaldi berriarekin, eta adituek diotenez, makinen guztizko errendimendua ez dugu ezagutuko 2022ra arte, izan ere, belaunaldiartekoak diren tituluek nahiz eta kalitate oso ona izan, makina berriaren gaitasunak erdi bidean utziko ditu (espero dugu arrazoi honengatik zarata kontuak murriztea, eta PS4-arekin sortzen zen gure etxeko egongelako zuziri espazialen sonoritate anbiental hori desagertzea). Hala ere, lehen review-ak ikusi arte, ez dugu jakingo (edo ni behintzat, ez naute konbentzituko) belaunaldi berriak dituen gaitasunez, ez litzateke lehenengo aldia urrea erosi eta trukean konfetia jasotzen duguna.
Behin makinatzarra eta Sony-ren aurkezpena aipatuta, komiki mundura egingo dugu salto. 2008an, Estatu Batuetan Barack Obamaren izendapenarekin batera, hego-amerikarren presentzia instituzionala gorantz zihoan, eta Marvel komiki konpaniak, Spiderman hego-amerikar bat sortzearen erabakia hartu zuen: Miles Morales. Honekin batera, ugariak izan ziren atzetik etorri ziren kritika arrazialak, pertsonaia serio ezin hartzearena, edota jendearen desadostasuna erabakiaren aurrean; azken finean, denak arrazismoak bultzaturiko kritikak.
Bideo-jokoetara bueltatuz, jokuetan aspalditik eman zaio buelta kontu arrazial honi, gero eta ohikoagoa baita pertsonai hego-amerikarrak dituzten frankiziak.
Kontua da, hainbeste eraso arrazista jaso zituen komikietako pertsonai honek, oso arrakastatsua izan den animazio film baten ondoren, bere bideojoko propioa izango duela, PS5-arekin batera aurkeztua. Jendea irrikitan dago Spiderman honen kontrola hartu eta New Yorkeko hiria zeharkatzeko, arraza kontuen gainetik, eta hori lagunok, gaur egun egoera dagoen moduan egonda, garaipen txiki bat da, arnasgune bat.