Joxan Artze doktorego aurreko ikerketa saria sortu dute

Joxan Artze doktorego aurreko ikerketa saria sortu dute Bekak lau urteko iraupena du eta maiatzaren 23an amaituko da eskabideak aurkezteko epea. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/joxan-artze-doktorego-aurreko-ikerketa-saria-sortu-dute/@@download/image/joxanartze.jpeg
2023/05/02
Bekak lau urteko iraupena du eta maiatzaren 23an amaituko da eskabideak aurkezteko epea.
Joxan Artze doktorego aurreko ikerketa saria sortu dute

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak deialdi bat argitaratu du. Joxan Artze doktoreko aurreko ikerketa proiektuen sariketa hain zuzen ere. Euskal arteari buruzko ikerketa zientifikoa sustatzea helburu duen Mikel Laboa Katedraren barruan doktorego tesia euskaraz egiteko beka da. 

Ikergaia honako hau izango da: XX. mendearen bigarren zatiko euskal lirika, egileak, obrak, nahiz horien itzulpenak; euskal poesia nahiz narratiba eta drama lirikoak, euskal lirikaren lotura beste literatur genero eta arteekin, XX. mendearen bigarren zatiko egile lirikoak, horien eragina ondorengo literaturan nahiz, oro har, kultur sorkuntzan eta itzulpengintzarekin izan dituzten loturak.

Hautatutako pertsonak doktorego aurreko urtebeteko kontratu bat izango du, beste hiru urtez luza daitekeena, Euskal Herriko Unibertsitateko sail edo institutu batean tesi bat egiteko. Doktoregaiak urtero aurkeztuko dio Mikel Laboa Katedraren zuzendariari, irailaren 15a baino lehen, urtean egindakoaren txostena eta hurrengo urteko eginkizunen aurreikuspena. Txosten hori tesi-zuzendariak sinatuta entregatuko da eta txostenaren ebaluazioaren arabera berrituko da kontratua. 

Maiatzaren 23an bukatuko da eskabideak aurkezteko epea.