Josu Martinezen film laburren emanaldia Kanbon igandean

Josu Martinezen film laburren emanaldia Kanbon igandean 'Ama', 'Anti' eta 'Subandila' pelikulak eskainiko dituzte L'Aiglon zinegelan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/josu-martinezen-film-laburren-emanaldia-kanbon-igandean/@@download/image/anti222.jpg
2021/11/26

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

'Ama', 'Anti' eta 'Subandila' pelikulak eskainiko dituzte L'Aiglon zinegelan.
Josu Martinezen film laburren emanaldia Kanbon igandean

Astebururako iragarrita dagoen eguraldia ikusirik, barrualdean egoteko aproposa izango da ezbairik gabe. Bada, hiru film labur ikusteko aukera izango da igandean, hilak 28, Kanboko L'Aiglon zinegelan, Gastibeltza Filmak ekoiztetxeak eta zinegelak berak antolatuta. Ama, Anti eta Subandila pelikulak eskainiko dituzte, 18:00etatik aurrera. Josu Martinezek zuzendutakoak dira hirurak, Gastibeltza Filmak eta Adabaki Ekoizpenak ekoiztetxeen eskutik.

Ama filmea 2018koa da, eta 1915eko udan kokatuta dago bertan kontatzen den istorioa. Nafarroa Behereko herrixka batean, gutun baten esperoan bizi den emakumea da protagonista.

2019an egindako film laburra da Anti. 1921eko neguan kokatzen du ikus-entzulea, Bizkarsoro herri txikian. Gerra Handiaren biharamunean, haurrei irakurtzen eta idazten irakasteko aitzakiarekin, eskola publikoak euskaraz mintzatzea debekatzen die zigor eta umiliazioen bidez. 

Iaz kaleratutako filma da Subandila. Hau ere Bizkarsoron kokatua dago, baina 1940an. Alemaniarrek Frantzia okupatu dute eta, Bizkarsoron, soldaduek bertako hotela hartu dute. Momentu berean, Hegoaldetik 1937tik geroztik herrira etorriko euskaldun errefusiatuak desagertu egin dira.