Josu Goikoetxeak irabazi du Joseba Jaka beka

Josu Goikoetxeak irabazi du Joseba Jaka beka 10.000 euro jasoko ditu urtebetean ipuin-liburua idazteko, eta argitaratu egingo da ondoren. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/josu-goikoetxeak-irabazi-du-joseba-jaka-beka/@@download/image/joseba-jaka-1-720x540.jpeg
2024/04/15
10.000 euro jasoko ditu urtebetean ipuin-liburua idazteko, eta argitaratu egingo da ondoren.
Josu Goikoetxeak irabazi du Joseba Jaka beka

Irati Majuelo Itoitzek, Itziar Ugarte Irizarrek eta Iban Zaldua Gonzalezek osatutako epaimahaiak Josu Goikoetxea Geruzagaren  Hiltzailea eta beste ipuin batzuk proiektua aukeratu du irabazle, bekara aurkeztutako hamabost lanen artean. Epaimahaikideek laginean aurkeztutako ipuinen kalitatea nabarmendu dute, "originaltasuna, indarra, iradokitzeko ahalmena eta gehiago irakurtzeko gogoa". Goikoetxeak 10.000 euro jasoko ditu urtebeteko epean liburua ontzeko, eta Elkar argitaletxeak argitaratuko du.

Josu Goikoetxea gernikarra bertsolaritzarekin duen loturagatik ezaguna da, bai gai-jartzaile lanagatik eta baita Hitzetik Hortzera telebista saioko zuzendari eta aurkezle izan zelako ere. Literaturari dagokionez, Lubaki bandako partaidea izan zen, eta 2018an Zer luzea negu hau poema liburua argitaratu zuen. Horretaz gain, haurrentzako Mia, Marteko robota albuma sortu du eta Walt Whitmanen antologia bat itzuli du Munduko Poesia Kaieretarako.

Maiatzaren 23an 2024ko Elkar Sariak emateko ekitaldia izango da Adunan, eta bertan jasoko du beka Goikoetxeak. 

Joseba Jaka bekak literatur lanetarako bekak eman ohi zituen, baina 2016an berriro martxan jarri zenetik, musika edo antzerki proiektuetarako ere eman dira.