Josu Bergarak 'Errekara' kantuaren bideoklipa kaleratu du

Josu Bergarak 'Errekara' kantuaren bideoklipa kaleratu du Eako jaietarako bertako usadioarekin loturik sortutako abestia da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/josu-bergarak-errekara-kantuaren-bideoklipa-kaleratu-du/@@download/image/josu.png
2022/07/26

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Eako jaietarako bertako usadioarekin loturik sortutako abestia da.
Josu Bergarak 'Errekara' kantuaren bideoklipa kaleratu du
Josu Bergara Aretxabaleta (Ea, 1979) abeslari eta konpositore bizkaitarrak Eako jaietarako martxa estiloko obra konposatu du. Errekara izeneko obra honen proiektua duela hiru urte hasi zen lantzen Bergara, Bilboko Kontserbatorioko irakaslea ohia eta piano-jotzailea den Agustin Bergara aitarekin batera. Sorozabal edo Sarriegik konposatutako martxetan inspiratuz, San Juan jaietarako musika berezia sortzea erabaki zuten.
 
Urtero, San Juan jaien azken egunean, ekainaren 26an, "Erreka Eguna” ospatzen da herrian. Antzinetik datorren ohitura da eta herritarrak mahonez jantzi eta errekan sartzen dira. Usadio honen omenez sortu dute kantua, egun horren ereserkia izateko helburuz. Egun horretan bertan, joan den ekainaren 26an, aurkeztu zuen musikariak kantua herritarren aurrean, eta Kostako Vibes bideogile bermeotarrak bideoklip batean jaso du.
 
 
Bergara aita-semeez gain, beste herritar askok ere parte hartu dute abestiaren sorkuntzan eta grabaketan. Letra Karmelo Landa Mendibek egin du, eta Iholdi Beristain eta Naroa Gaintza abeslariek ahots nagusiak grabatu dituzte Josu Bergararekin batera. Herritarrez osatutako koroak ere abestu du. Eako Ramon Lejardi artistak, berriz, singlearen zabalpen digitalerako azala diseinatu du.
 
Orkrestrarako moldaketa Mikel Nuñez Lauzirika piano-jotzaile durangarrak egin du eta grabaketan Ardoa Barrura Fanfarreak arduratu da interpretazioaz.