Jostailu sexual motak eta bakoitzaren onurak
Jostailu sexualak edozein praktika sexualetan osagarri bikainak izan litezke, bai bakarrik edo konpainian. Gailu hauek plazeraren mesedetan egiten dute lan eta norberaren sexualitatea esploratzen laguntzeko tresna paregabea dira. Plazerezko estimulazioa eskaintzeaz gain, sexuak dakartzan onura fisiko zein mentalak areagotzen dituzte, norberaren irudimena ere estimulatuz.
Gure gorputza esploratzea, gure sexualitatea ezagutzeko modurik eraginkor eta osasuntsuena da. Ezagutza horri esker gure bikote sexualei gure gustuak komunikatzeko aukera izango dugu. Masturbazioaren bidez gure lehentasunak, eta gustuko ez duguna, errazago hautemango ditugu. Helburu hauek lortzeko jostailu sexualak aukera oso ona dira.
Zorionez, gailu hauen eskaintza zabala da, eta gure gustukoen araberako jostailua bilatzea, beraz, erraza. Horrenbesteko eskaintzak, ordea, dudak ere sortu litzake: nola aukeratu jostailu sexual bat? Zer izan behar dut kontutan? Hona hemen, aukeratzen laguntzeko gida txiki bat:
Klitori estimulatzaileak
Bulba duten pertsonen plazer sexualaren zentroa da klitoria. Klitoria bagina barrutik ere estimulatu badaiteke ere, adibidez, sarketaren bidez, orgasmora iristea errazagoa da zuzenean klitoria estimulatuz. The Journal of Sex Research aldizkarian argitaratutako ikerketa baten arabera emakumeen %70,9ak orgasmoa eskuzko estimulazioaren bitartez eskuratzeko du.
Klitoria estimulatzeko diseinatuak dauden jostailu sexualak bogan daude, kaixo Satisfyer! Ahozko estimulazioaren sentsazioak birsortu ditzakete diseinu ergonomikoekin, material leunekin eta bibrazioarekin. Egokiak dira bakarrik edo bikotean erabiltzeko. 
Zakil estimulatzaileak
Zakildun pertsonek ere badituzte, euren anatomiarako bereziki diseinatutako aparatuak. Zakila estimulatzeko hainbat jostailu existitzen dira, izan elektriko edo eskuzkoak. Zakila besarkatzen dute eta bibrazioaren eta bero sentsazioaren bitartez plazera sortzen dute. Bakarkako masturbaziorako gomendagarriak dira, baina bikoteak eskainitako estimulazioaren osagarri ere izan litezke. ![]()
Bagina penetraziorako aparatuak
Jostailu sexualetan pentsatzen dugunean burua datozkigun lehena dira. Dildo bezala ezagunak dira zakil itxurako aparatuak (errealismo gehiagokoak edo gutxiagokoak daude) eta penetrazio baginala gustukoa duenak masturbazioarekin batera erabili ditzake. Bikotean ere erabili litezke, fantasia sexual kitzikagarriak sortzeko adibidez. Estimulazio baginalaz gain, aldi berean, klitoria estimulatzen duten gailuak ere badaude, plazera oraindik eta gehiago areagotzeko. 
Uzki sarketarako gailuak
Dildo hauek apur bat txikiagoak dira eta kurbatuak, gizonezkoen kasuan, G puntua deitutako aurkitzeko. Prostata inguruan kokatzen da eta sekulako plazera eragiten du gune horrek. Emakumezkoen kasuan ere, uzkia eta honen inguruak esploratu litezke, bereziki horretarako sortutako gailuen bitartez. 
Bi emakumezkok osatzen baduzue bikotean, uzki estimulazioa bakarka edo bikotean probatu liteke eta gozamenerako atea gehiago ireki.
Dilatatzailea
Uzki-sexua ezagutzen ari bazara, dilatatzaile hauek lagungarriak izan litezke. Uzki-sexua delikatua da eta minik gabe praktikatzeko lan ugari exijitzen du. Horregatik, merkatuan neurri ezberdinetako dilatatzaileak daude estimulazioa tentuz eta modu progresiboan egiteko. 
Bestelako joko erotikoak
Gailu sexualetatik at, bestelako hamaika jostailu daude merkatuan. Mozorroak, eskuburdinak, maskarak, sokak... edozer gauza fantasia sexualak eraikitzeko. Mota guztietako labaingarriak ere badaude estimulazioan laguntzeko. 
Gogoratu, bikote harremanetan, edo pertsona bat baino gehiagorekin gaudenean, komunikazioa funtsezkoa dela partaide guztientzat harreman sexualak gozagarriak izan daitezen. Komunikatu gustatzen zaizuna eta ez zaizuna; eta entzun besteari. Ez ahaztu gaixotasun sexualak ekidin, edota nahi gabe haurdun ez gelditzeko, kondoia erabiltzea. Orain, jarri irudimena martxan eta gozatu!
