Joseba Sarrionandiaren hitzaldi literarioa eta La Basuren tailerra izango dira Darabilboren hurrengo ekintzak
Martxorako ere hainbat jarduera antolatu dira Darabilbo programaren barruan, aisialdian euskarazko doako ekintzak eskaini nahian bilbotarrei.
Bihar, martxoak 7, Joseba Sarrionandiak Munduari buelta eman zion ontzia hitzaldi literarioa eskainiko du Santutxuko AEK Euskaltegian, 10:00etatik aurrera.
Hurrengo hitzordua martxoaren 15ean izango da, La Basu rap musikariarekin. 18-25 urte bitarteko gazteentzako tailerra egingo du, rapari buruz. San Inazioko Larrakoko Euskaltegian izango da, 19:00etan.

Beste bi jarduera ere egingo dituzte martxoaren 22an: bata, nutrizioari buruzkoa, pintxo dastaketa, AEKren Lizardi euskaltegian, 10:15ean; bestea, Julen Gabiria idazlearen hitzaldi literarioa, Maus komikiari buruz.
Familiei zuzendutako antzerki tailerra egingo dute martxoaren 24an, Santutxuko Karmelo plazan, 17:30ean eta 18:40an. Martxoaren 28an beste saio bat izango da, 17:30ean, Zurbaran auzoko eskolan.
Zientziaren txanda izango da martxoaren 29an, Einstein espazio-denbora hitzaldia emango baitu Jose Ramon Etxebarriak. Azkenik, hilaren 30ean, euskararen erabilera sustatze aldera,mahatsondoari buruz arituko dira 10:00etan eta 19:15ean, Kirikiño ikastolan.
Aldez aurretik izena eman behar da ekintzetan parte hartzeko, darabilbo.eus webgunean, darabilbao@gmail.com helbide elektronikoan edo 607 530 132 telefono-zenbakian.

